JAKIN BADAKITEN ESKOLAK, Elikagaien erosketa publikoa
Egunero, milioika neska-mutilek eskolako jantokietan jaten dute. Egunez egun, gure zergen bidez, mahaira iritsi baino lehen munduari bira eman dion janaria erosten da. (…) Emaitza, ordea? Diru publikoak banatzaile handiei jaten ematen die, hemengo nekazaritzak lehiatzeko aukerarik ere ez duenean. Nori erosi aukeratzeko orduan administrazioak zehazten dituen betekizunak gehien daukanaren mesederako dira, ez ondoen egiten duenaren onerako. Erabaki politikoak dira. Hala ere, aldatu egin daitezke.
Beste era batera egin daitekeela jakin badakiten eskolak daude. Eskola horiek egunero egiaztatzen dute hurbileko, ekologiko eta urte-sasoiko produktu freskoak erostean bitartekaririk ez dagoela eta kostuak zein bidegabekeriak murrizten direla. Jakin badakiten eskolak aurrerantzean salbuespena ez izatea eta arau bihurtzea nahi dugu. Ordaintzen dugunak lan-esplotazioa edo ingurumenaren suntsipena ez finantzatzea, ez hemen, ez beste herrialde batzuetan.
2026ko apirilean, eskolako jantokiei buruzko dekretu berria sartuko da indarrean, eta, bertan, erosketa publiko jasangarrirako eskubidea aitortzen bada ere, labur geratu da eskubide hori bermatzeko orduan. Eskoletako elikagaien erosketa publikoa aldatu egin behar da, merkatuan nagusi direnen mesederako izan ez dadin eta neska-mutilen osasunaren onerako izan dadin.
EKIN
Ikastetxe batean lan egiten duzu
- Eskatu informazioa zuzendaritza-taldeari, klaustroari edo ikasketa-buruari… jantokiko egungo hornitzaileei buruz. Nondik dator janaria? Zein enpresak kudeatzen du? Zer irizpiderekin kontratatzen da?
- Bihutu jantokia zure ikastetxeko hezkuntza-proiektuaren parte. Elikadura zeharkakoa da! Osasuna, ekonomia, cultura eta ingurumena dira. Landu elikadira jasangarriaren Gaia gelan eta hitz egin ikasleekin.
- Jarri gurekin harremanetan. Idatzi hona: comunicacion@cerai.org eta kontaiguzu zure lasua. Lagundu egingo dizugu aldaketa lortzen, eta veste ikastetxe batzuetako materialak eta esperientziak partekatuko dizkizugu.
- Sinatu “Jakin badakiten eskolen” manifestua eta partekatu klaustroarekin edo eskola-kontseiluarekin, ikastetxe gisa ere sina dezaten. Sinadura bakoitzak indara gehitzen du administrazio publikoaru eragiteko.
- Zabaldu kanpaina irakasleen artean, familien artean eta sare sozialetan, eta harpidetu Jakin badakiten eskolen informazioa jasotzeko.
Seme-alabak dituzu eskolan
- Galdetu zure AFAren hurrengo bileran eta informatu zaitez eskolako jantokiko menuari buruz: Nondik dator janaria? Zein enpresak kudeatzen du? Zer irizpiderekin kontratatzen da?
- Parte hartu jatokiko empresa aukertzerako momentua, eta eskatu irizpide hauek kontuan hartzen: sasoiko, hurbileko eta ekologikoak diren elikagaien presentzia handitzea.
- Jarri gurekin harremanetan. Idatzi hona: comunicacion@cerai.org eta kontaiguzu zure kasua. Lagundu egongo dizugu aldaketa lortzen, eta veste ikastetxe batzuetako materialak eta esperientziak partekatuko dizkizugu.
- Proposatu Jakin badakiten eskolen manifestua sinatzea AFA gisa eta ikastetxe gisa. Sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoarieragiteko.
- Zabaldu kanpaina irkasleen eta familien artea, eta sare sozialetan, eta harpidetu Jakin badakiten eskolen informazioa jasotzeko.
Elikagaiak ekoizten dituzu
- Informatu zaitez zure lurraldean jantokiak nola kontratatzen diren. Ba al daude loteak edo esleipen-irizpideak ekoizle txikien parte-hartzea ahalbidetzen dutenak? Ba al daude jasangarritasun-irizpideak? Taldean aurkezteko aukerarik ba al dago?
- Hitz egin zure sindikatuarekin, elkartearekin edo kooperatibarekin eta eskatu kontratazio-baldintzei buruz informatzeko eta zuri informazioa emateko. Baldintza horiek bete ahal izango zenituzkete?
- Aztertu lankidetzarako aukerak. Badira jada martxan dauden esperientziak: bilketa-zentroak, ekoizleen elkarteak, lurraldeko beste eragile batzuekin aliantzak…
- Jarri gurekin harremanetan. Tokiko ekoizleen sarbidea zailtzen duten oztopoak aurkitzen badituzu, partekatu gurekin. Oztopo horiek identifikatzea funtsezkoa da kontratazio-baldintzak (pleguak) hobetzeko eta bidezkoagoak egiteko.
Idatzi hona: comunicacion@cerai.org eta kontaiguzu zure kasua. Lagundu egingo dizugu aldaketa lortzen. - Jarri harremanetan zure nekazaritza-erakundearekin edo kooperatibarekin. Jakin badakiten eskolen manifestura batzeko. Sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoari eragiteko. Talderik ez baduzu, sinatu banaka.
- Zabaldu kanpaina beste ekoizleen artean, aliantzen bidez eta sare sozialetan. Harpidetu Jakin badakiten eskolen informazioa jasotzeko.
Administrazio publikoan lan egiten duzu
- Aztertu zure eremuko jantokien kontratazio-araudioa (pleguak). Hurbiltasun-irizpideak eta behar bezalako diligentzia jasotzen al dituzte? Gai hau aurrera eramateko edo zure administrazioan norbaitekin hitz egiteko aukerarik al duzu? Norekin egin ez badakizu, idatzi eta aholkatuko zaitugu. Jarri gurekin harremanetan: comunicacion@cerai.org eta kontaiguzu zure kasua. Lagundu egingo dizugu aldaketa lortzen.
- Galdetuiguzu ea administrazioko teknikarientzako formakuntza ikastaroak antolatu ditugu, jasangarritasun-ikupegia duten pleguak sortzeko.
- Informatu zaitez araudiari buruz eta hobekuntza proposatu. 2026ko apirilean Espainian Eskolako Jantoki Jasangarriei buruzko Errege Dekretua sartuko da indarrean. Aprobetxatu araudi honek ematen duen tartea osasun publikoaren, landa-garapenaren eta jasangarritasunaren helburuekin koherentea den jantoki-eredu bat bultzatzeko.
Aldaketa administrazio-erabaki zehatzen mende dago. Argudio teknikoak, beste lurralde batzuetako adibideak edo proposamena indartzeko laguntza behar baduzu, esperientziak eta materialak parteka ditzakegu.
Erakunde bateko kidea zara
- Berrikusi zure erakundeak elikagaien erosketa publikoari buruzko jarrerarik duen. Ez badu, proposatu lantzea.
- Zure erakundeak agroekologiaren printzipioen arabera lan egiten badu, identifikatu zure lurraldeko eskolako jantokiak, zure sareko familia- eta nekazari-ekoizpenarekin hornitu daitezkeenak.
- Sinatu Jakin badakiten eskolen manifestua erakunde gisa eta zabaldu zure sareetan. Banaka ere sinatu dezakezu; sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoari eragiteko.
Sindikatu batekin lotura duzu
- Sartu elikagaien erosketa publikoa agenda sindikalean. Ba al daude ordezkariak eskolako jantokietako sukaldaritza kolektiboko enpresetan?
- Sinatu Jakin badakiten eskolen manifestua sindikatu gisa eta bilatu aliantzak nekazaritza-erakundeekin. Banaka ere sinatu; sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoari eragiteko.
- Zabaldu kanpaina sare sozialetan eta harpidetu Jakin badakiten eskolen informazioa jasotzeko.
Sukaldaritza/ostalaritza empresa bat duzu
- Aztertu zure hornidura-katea. Betetzen al dituzu behar bezalako diligentziaren irizpideak? Egin ahal izango zenuke? Ezagutzen al duzu indarreko araudia?
- Araudira egokitu. Eskolako jantokien zerbitzua esleituta duen enpresa batekoa bazara edo hala izateko asmoa baduzu, etorkizunean jantokia ez da soilik kostuen arabera neurtuko, baizik eta elikadura-kalitatearen, gizarte-eraginaren eta jasangarritasunaren arabera. Hornidura-katea egokitzea eta tokiko ekoizleekin lankidetzan aritzea arau-eskakizuna izateaz gain, bereizteko aukera ere bada.
- Kokatu zaitez publikoki kalitatea saritzen duten lizitazioen alde.
- Sinatu Jakin badakiten eskolen manifestua erakunde gisa eta zabaldu zure sareetan. Banaka ere sinatu dezakezu; sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoari eragiteko.
- Zabaldu kanpaina sare sozialetan eta harpidetu Jakin badakiten eskolen informazioa jasotzeko.
Kazetaria edo eduki-sortzailea zara
- Argitaratu artikulu bat. Aprobetxatu Eskolako Jantoki Jasangarriei buruzko Errege Dekretua indarrean sartu dela artikulu bat argitaratzeko edo arakastu-kasu bat zabaltzeko. Informazio gehiago behar baduzu, idatziguzu: comunicacion@cerai.org
- Jarraitu Jakin badakiten eskolen jarduerak, Eskolako jantokietan erosketa publiko jasangarri eta bidezkoaren aldeko Aliantzaren ekimenak jorratu: elikagaien esportazioari buruzko ikerketa bat argitaratuko dugu, elikagaien erosketa publikoari buruzko eskuliburu juridiko bat, eta parte hartuko dugu Elikagaien Erosketa Publikoari buruzko Foroan: erronkak eta aukerak familia-nekazaritzarentzat (2026ko urriaren 1, 2 eta 3an, Valentzian).
- Sortu edukiak sare sozialetarako, elikagaien erosketa publiko bidezko eta arduratsuari buruz.
- Erabili itzazu kanpainaren materialak eta erabili etiketa hau: #escuelasquesaben.
- Sinatu Jakin badakiten eskolen manifestua. Sinadura bakoitzak indarra gehitzen du administrazio publikoari eragiteko.
BALIABIDEAK
ABRIMOS EL MELÓN
Senegalen elikagai-galerak aztertzen dituen ikerketa, Ipar Globalera esportatzeko ekoizten diren laboreetan duten eraginari buruz.
Escuelas que saben
Jakin badakiten eskolen bideoa
ESKULIBURU JURIDIKOA
Elikagaien erosketa publikoaren kontratazioari buruzko eskuliburu juridikoa. Laster eskuragarri.
IKASTETXEENTZAKO TAILERRA
6 eta 10 urte bitarteko haurrekin egiteko tailerra.
PRENTSA DOSSIERRA
ABRIMOS EL MELÓN
Irakasle eta famientzako bideo pedagogikoa
PRENTSA
LAS PROVINCIAS | Comer después de la DANA
Veus per la DANA | Quan tot falla, la terra respon. Talk de Sarai Farriñas






