JAKIN BADAKITEN ESKOLEN

ADIERAZPENA

Egunero, milioika neska-mutilek eskolako jantokietan jaten dute. Egunez egun, gure zergen bidez, mahaira iritsi baino lehen munduari bira eman dion janaria erosten da. Ez da kilometroekin zerikusia duen arazoa bakarrik: osasunean, ekonomian, lurraldean eta kliman ere badauka eraginik. Emaitza, ordea? Diru publikoak banatzaile handiei jaten ematen die, hemengo nekazaritzak lehiatzeko aukerarik ere ez duenean. Hori, ordea, ez da hargatik gertatzen. Izan ere, nori erosi aukeratzeko orduan administrazioak zehazten dituen betekizunak gehien daukanaren mesederako dira, ez ondoen egiten duenaren onerako. Erabaki politikoak dira. Hala ere, aldatu egin daitezke.

Beste era batera egin daitekeela jakin badakiten eskolak daude: Egunero erakusten duten eskolak produktu freskoak, ekologikoak, bertakoak eta sasoikoak erosteak bitartekariak ezabatzen, kostuak murrizten eta injustiziak saihesten dituela. Hobeto dakiten eskolak salbuespena izateari utzi eta arau bihurtzea nahi dugu. Ordaindutakoak ez du lan-esplotazioa edo ingurumen-suntsiketa finantzatzea nahi dugu, ez hemen ez beste herrialde batzuetan. Benetako sukaldeak existitzen jarraitzea nahi dugu. Orain aukera bat dago, eta antolatu egin behar dugu gure eskubideak errealitate bihurtzeko. 2026ko apirilean, eskolako jantokiei buruzko dekretu berria sartuko da indarrean, eta, bertan, erosketa publiko jasangarrirako eskubidea aitortzen bada ere, labur geratu da eskubide hori bermatzeko orduan.

Baliteke zure seme-alaben osasuna edo landa-despopulazioa zuretzat kezkagarria izatea. Baliteke zure kezka klima izatea eta zuretzat zentzugabea izatea janaria munduko beste muturretik ekartzea edo herrialde urrunetan nahiz hementxe bertan ekoizten dutenen eskubideak urratzea. Baliteke, besterik gabe, zure zergak zertan gastatzen dituzten jakin nahi izatea edo zuretzat kontraesana izatea ikasgelan planeta zaindu behar dela azaltzea eta jantokian kontrakoa egitea. Baliteke zure kezkak beste batzuk izatea edo azaldutako batzuk larregizkoak direla uste izatea. Dena dela, bost axola. Norabide berean bultza egiten dutenak dira aldaketa handiak lortzen dituztenak, berdin pentsatzen ez duten arren.

Eskoletako elikagaien erosketa publikoa aldatu egin behar da, merkatuan nagusi direnen mesederako izan ez dadin eta neska-mutilen osasunaren onerako izan dadin. Adierazpen hau sinatzen dugu badakigulako posible dela eta bermeak eskatzen ditugulako.

Eskolak, erakundeak, ekoizleak, familiak, sindikatuak, administrazioak eta enpresak gara, eta badakigu elikagaien erosketa publikoak guztioi eragiten digula eta aldatu egin behar dela.