JAKIN

BADAKITEN ESKOLAK

Eskola-jantokian eskaintzen ditugun elikagaiek neska-mutiletan, ingurumenean eta munduko errealitatean eragina dutela jakin badakiten eskolak gara.

Jaten dugunak eta horren jatorriak nolako eragina duten jakin badakiten eskolak gara, jasangarritasuna eta justizia globala zer diren ere badakigulako. Ingurumena zaintzen badakiten eskolak gara, eta, geure jantokietako janariaren bidez, gure lurraldeko eta munduko beste inongo eskubideak ez urratzen ahalegintzen gara.

Jasangarritasuna eta justizia bide luzeak direla badakiten eskolak gara. Bidean bertan edonon gaudela ere, jakin badakigu gure esku dagoen guztia egin nahi dugula geure eskola-jantokien bidez. Jakin egin nahi dugu nola eta nork erabakitzen duen nondik datorren geure ikasleei eskaintzen diegun janaria.

Jakin badakiten eskolak CERAIk eta Mundubatek hezkuntza-erkidegoaren laguntzaz bultzatutako kanpaina da, eta berdintasuna zein planetaren ongizatea sustatzen dituzten hurbileko elikagai osasungarri, fresko eta ekologikoak eskaintzen dituzten eskola-jantokiak lortzea du helburu.

Margotu zure posterra hemen, atera pantaila-argazki bat eta partekatu sare sozialetan #EscuelasQueSaben traolarekin, @ceraiongd eta @mundubatongd etiketak jarriz.